Category Archives: ERRESISTENTZIA BAKETSUA

Fitxategiak ERRESISTENTZIA BAKETSUA ~ Babel RepubliCat

Jaio gara Espainiako Estatuaren zerbitzupean dauden hedabideen independentzia faltari aurre egiteko. Europako Erkidegoak eta Espainiako herritarrek salatu duten gertakaria da. “The New York Times” egunkarian ere agertu da (jatorriko albiste moduan).

Hedabideen independentzia falta horren ondorioz, Kataluniako, Espainiako eta munduko herritarrak babesik gabe daude, egoera ahulean, informazioa jasotzeko eskubidea urratuta. Ez digute uzten errealitate plurala ezagutzen. Murriztu egiten digute erabakiak arduraz eta jakinaren gainean hartzeko eskubidea, politikagintzan eragiteko dugun eskubide demokratikoa.

Hedabideak demokraziaren zutabe garrantzitsuenetako bat dira. Eta Babel RepubliCat-en zeregina da eskubide horren alde egitea. Kataluniako gaur egungo egoerari buruz eta Errepublika bihurtzeko prozesuari buruzko informazioa jasotzeko herritar guztiek duten eskubidea, Espainiako Gobernuak ezkutatzen eta manipulatzen duen informazioa jasotzeko eskubidea.

Gure asmoa da munduari azaltzea zergatik nahi duen Kataluniak errepublika libre eta independentea izan. Ahotsa eman nahi diogu demokraziari, eta denontzako mundu justuago bat eraikitzen lagundu.

Informazioa eskaini nahi dizugu, eta zure hizkuntzan gainera, gure asmoa zer garen aditzera ematea baita.

ZERGATIK FUNTZIONATZEN DU DESOBEDIENTZIA ZIBILAK

Nahikoa da herritarren %3,5a mobilizatzea borroka batek gobernu bat eraisteko.   “Sekula ez duzu zalantzarik izan behar kontzientea den eta konprometituta dagoen talde txiki batek mundua alda dezakeela. Horrela gertatu da beti” Margaret Mead Indarkeria politikoari eta herritarren erresistentziari buruzko ikertzailea da bata, eta desobedientzia zibileko mugimenduetan aditua, bestea. Erica Chenoweth eta Maria J. Stephanek indarkeriarik gabeko borroka zibilak ikertu

Read More