CIUDADANOSEN LEGEZ KANPOKO FINANTZAZIO JUKUTRIA

Eskandaloa: Ignacio Aguadok (Ciudadanosen) legez kanpoko finantzaketa sare orokorrra antolatu zuen 2015eko hauteskudeetarako

Ignacio Aguadok legez (Ciudadanosen) kanpoko finantzaketa sare orokor bat ezarri zuen 2015eko kanpainarako, zeinean Ciudadanos alderdiko hautagai gisa aurkeztu baitzen Madrilgo Erkidegoko presidente izateko (Ciudadanosek 17 diputatu lortu zituen). Elkarteetan hauteskunde-administratzailerik gabe, Aguadok exijitu zuen elkarte bakoitzak bermatu zitzala hauteskunde-kanpaina burutzeko bitartekoak, alegia, dei zuzen bat karguak eta abiapuntuak salerosteko.

Rambla Libre-k Ciudadanos-ek 2015eko martxoaren 4an Fuenlabradan egindako batzarraren aktak ikusi ahal izan ditu, non argi ikusten baita legez kanpoko finantzaketa sarea zuzenean Ignacio Aguadoren eskutik sortzen dela era estrukturalean. Aktan irakur daiteke Iganacio Aguadok eta Ciudadanosek exijitzen dutela “elkartearen konpromisoa, hauteskunde-kanpaina burutzeko bitartekoak bermatzeko”.

Legez kanpoko jarduketak Ignacio Aguadok zuzenean baimendutako kasuetaraino iritsi zen; esate baterako, Fuenlabradako udaleko lehenengo bost postuen erosketa, 11.000 euroren truke. 2015eko martxoaren 4ko batzarraren aurretixe, Ignacio Aguado Patricia Frutos Ciudadanoseko Fuenlabradoako arduradunarekin bildu zen, eta bilera horretan erabaki zuten, iturri fidagarrien arabera, jauntxokeriaren garairik ilunenetara garamatzan finantzaketa modu hori. Fuenlabradako Ciudadanosen 2015eko martxoaren 4ko batzarraren aktan irakur daitekeenez, “Patricia Frutosek hitza hartu, eta azaldu du Madrilen aurkezturiko proiektuan finantzaketa moduan sartu duela hautagaitzaren lehendabiziko bost postuetan gutxieneko finantzaketa bat bermatu behar dutela (kopuru hori 11.000 euro inguru izan behar da, kanpo-finatzaketarik edo afiliatuen finantzaketarik aurkitzen ez badute)”.

Ignacio Aguado izan zen, beraz, 2015eko hauteskundeetara aurkezteko legez kanpoko finantzaketa sarea antolatu eta bultzatu zuena.

 

Deskargatu pdf Iturri originala

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*