DEKLARATU NAHI DUT, BAINA ZUK EZ DIDAZU UZTEN.

¡QUIERO DECLARAR, PERO USTED NO ME DEJA!

Marchena jaunari gutun irekia.

Eulàlia Reguant i Cura

Països Catalans, 2019.eko apirilak 23

Gure betebeharra hura agerian uztea eta bere forma berri bakoitza egunero, munduko edozein lekutan, hatz erakuslearekin seinalatzea zela esan zuen Umberto Ecok faxismoaz hitz egiten ari zela. Borondate horrek nire kontzientzia-objekzioa defendatzera eramaten nau, eskuin muturreko erakunde bati erantzuteko betebeharraren aurrean.

Otsailaren 27an, 600 km baino gehiago egin ondoren, lekuko gisa deklaratzeko epaimahaiaren aurrean aurkeztu nintzen. Egia esango nuela promes egin nuen, aretoko presidenteak eskatu zizkidan nortasun-datuak eman nituen, eta Vox erakundeak gauzatutako herri-akusazioari izan ezik, beste alderdi guztiek egindako galdera guztiei erantzuteko nire erabateko borondatea adierazi nuen, hots, ministerio fiskalak, Estatuko Abokatutzak eta defentsako alderdi guztiek egindako galderei erantzuteko borondatea. “Eskuin muturreko alderdi matxista eta xenofobo” baten galderak ez nituela erantzungo esan nuen. Nire jarrera Prozedura Kriminalaren Legearen 418. artikuluak babesten duen kontzientzi eragozpenaren erabileraren islada izan zen. Artikulu horrek ezartzen duenez “Lekuko bat ere ezin izango da behartu galdera zehatza erantzutera, baldin eta galdera horren erantzunak kalte materiala edo morala ekar badezake…”. Ez zidaten, ordea, hau defendatzen utzi, auzitegitik kaleratua izan bainintzen.

Kontzientzia eta etika planteamenduek eraginda egin nuen, baina baita ere, epaitegi honek, duela urte batzuk prozedura judizial batean herri-akusazio gisa jardun nahi izan zuen Falangearen kanporatzeak eraginda.

Hala ere, auzitegi honen doktrina jarraitu beharrean, eta eskuin muturra herri-akusaziotik kanporatu beharrean, hauteskunde kanpainako testuinguru batean, eta auzitegi gorena hauteskunde plataforma gisa erabilita, Marchenak eskuin muturra babestea eta sistema demokratiko baten eta eskubideen bermearen arau etikoak eta moralak urratzea erabaki du.

Joan den apirilaren 15ean, ustekabean (eta prozesuz kanpo), Auzitegi Gorenaren jakinarazpen berri bat jaso nuen, eta bertan hurrengoa eskatzen zidaten: “3 eguneko epean, argi eta garbi adierazi beharko dute, gertaera horrek eragin duen intzidentziaren auzian, prozesu-legedian aurreikusitako moduan deklaratzea onartzen badute, edo, bestela, aipatutako saioan adierazitako ezezkoan jarraitzen badute”.

Nire abokatuak nire eskubide etiko eta moralak errespetatuak izateko moduan deklaratzeko nire borondatea berretsi dio Auzitegi Gorenari. Gutun publiko hau jarrera honen adierazgarri izan dadila. Izan ere, pertsona askok bezala, epaiketan egunero entzuten ditugun hainbeste gezur eta infamiaren aurrean, deklaratzeko beharra sentitzen dut. Aste guzti hauetan Espainiako Gobernuko arduradun nagusiak ikusi ditugu, eta ez dute ezeren ardurarik bere gain hartu, “ez dutela gogoratzen”, “ez dakitela” eta “ez direla erantzuleak” adierazi dute. Polizia Nazionalen eta Guardia Zibilen prozesioa ikusi dugu, era antolatu eta antzerki-forma batean, U-1eko boto-emaileak barbaroen gisa irudikatzen saiatu direlarik. Bitartean, defentsek ezin dituzte faltsukeria hori gezurtatzen duten bideoak azaldu. Defentsa eskubidea etengabe urratua izaten ari da eta epaiketa erabateko iruzur bihurtu da.

Epaiketa aurrera doan heinean, agerian geratu da gatazka eskubide zibilen, sozialen eta politikoen bermearen eta autodeterminazio-eskubidearen eremuan jarri behar dela. Horregatik, Marchena jauna, ez da nik ez dudala deklaratu nahi, baizik eta zuk ez dituzula baldintza politiko eta etikoak bermatzen, eta hori, praktikan, nire deklarazioa galaraztea da. Oinarrizko eskubideak ukatzea helburu duen erakunde bat mantentzea zentzugabekeria da, auzitegi gorena hemendik aurrera Estatutko beste edozein auzi-aretotan aplikatu ahal izango den doktrina sortzen ari dela bere gain hartu gabe.

Azken batea, Apel les Mestresek esaten zuen bezala “egiten duzuena, egiten duzuela, ez zarete pasatuko”.

Iturri originala
Facebooktwitterredditlinkedintumblr

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*