ABOKATU MADRILDAR BATZUEK EPAILE BELGIARRA SALATUKO DUTE

Abokatu madrildar batzuek epaile belgiarra salatuko dute, Llarenaren aurkako demanda onartzen badu.

Movimiento24DOS abokatuen elkarteak, zeinak egoitza Madrilen baitu, Twitter bidez jakinarazi du kereila bat aurkeztuko duela Bruselako epaitegi frankofonoaren titularraren aurrean, hark tramitatzeko onartzen badu Carles Puigdemont presidenteak eta erbestean dauden lau kontseilariek Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurka jarri duten demanda zibila.

Bista irailaren 4an izango da, eta Belgikako hiriburuko lehen auzialdiko epaitegi frankofonoaren titularrak alderdien alegazioak entzun beharko ditu, eta erabaki beharko du tramitatzeko onartzen duen ala ez Goreneko magistratuaren aurka ohorearen eskubidea urratzeagatik eta bost buruzagi independentisten errugabetasun-presuntzioa ez errespetatzeagatik jarri dioten demanda. Bista horretan, Llarenak ez du zertan bertatik bertara egon, aski da bere izenean ordezkari legal bat egotea.

Abokatu taldearen ustez, Nicolás González-Cuéllar katedraduna buru dela, Belgikako epaile andreak demanda zibila tramitatzen badu, prebarikazioa izango litzateke, eta eginkizun publikoen usurpazioaren deitua izango litzateke.

Abokatuek aurreratu dutenez, kereila aurkezten bada, “Espainiako epaitegi eskudunaren aurrean aurkeztutako herri-ekimena” izango litzateke, zeren eta epaile belgiarrak “bere eskumenekoa ez den jurisdikzio bat” hartuko bailuke beretzat.

Iturri originala – El Nacional (28/08/2018)

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*