ESPAINIAK NAHITAEZ BETE BEHAR DITUELA NBEREN GOMENDIOAK

Gorenak aitortzen du Espainiak nahitaez bete behar dituela NBEren gomendioak

Espainiako goi-epaitegiak jurisprudentzia sortu du epai batean, zeinean Estatua kondenatzen baita NBEren Batzordeak emakumeen aurkako diskriminazioa desagerrarazteko emandako gomendioak ez betetzeagatik.

Auzitegi Gorenak irizpena eman du esanez Espainiak Nazio Batzuen gomendioak aplikatu behar dituela, eta kondenatu du sei ehun mila euro ordaintzera zaindu gabeko bisita batean aitak hildako zazpi urteko neskatoaren amari, aitak tratu txarrengatiko kondena baitzuen. Amak berrogeita hamabost bat salaketa aurkeztuak zituen elkartze horiek eragozteko, baina ez zuen lortu. Gorenak orain Espainiako Estatua kondenatu du, emakumearen aurkako diskriminazio mota guztiak ezabatzeko Nazio Batuen Batzordeak emandako ebazpen bati jaramonik ez egiteagatik, zeinean esaten baita Espainiak ama-alaba hauen oinarrizko eskubideak urratu zituela eta kalte-ordaina ordaintzeko agintzen baita. Halaber exijitzen zuen ikerketa xehe eta inpartzial bat abiatzeko, babesgabetasuna eragin zuten akats administratiboak aurkitzeko, baina Espainako Gobernuak erantzun zuen NBEren irizpenak ez direla lotesleak eta, beraz, ez dagoela betetzera behartuta.

Epaia kasu jakin honen eremuaz harago doa.

Zeren arrazoibide juridikoak, zeinak jurisprudentzia eta doktrina ezartzen baititu, oinarrizko kontzeptu juridikoak azaltzen baititu Espainiako estatuak Nazio Batuetako batzordeen gomendiak eta Espainiak sinaturiko beste tratatu batzu batzuk betetzeaz duen erantzukizunari buruz.

Gorenak gogorarazten du Espainiako Konstituzioaren 96. artikuluak barne ordenamendu juridikotzat aitortzen duela Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) berretsitako eta argitaratutako nazioarteko araudia, eta 10.2 artikuluaren arabera “Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasunei buruzko arauak interpretatzeko, kontuan hartuko da Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, bai eta gai berberen inguruan Espainiak berretsi dituen nazioarteko tratatuak eta itunak ere”.

Hortaz, Gorenak sortu duen jurisprudentziak beste kasu batzuei ere eragiten die, hala nola Jordi Sànchezen eskubide politikoak errespetatzeko NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiari egindako ebazpenari, zeinari muzin egin baitzion Llarena epaileak, preso atxiki battzuen inbestitua izan ez zedin.

Testuak dio estatu kideari [Espainia] eskatu zaiola beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzala Jordi Sànchezek bere eskubide politikoak erabili ahal izateko. Hitzarmenaren 25. artikuluak agintzen duen eran. Testu berean esaten da eskaera horretatik ez dela segitzen kasu horren gaineko Batzordearen inolako erabakirik; alegia, kautelazko erabaki bat da, behin NBEk Sànchezen demanda tramiterako onartu ondoren-

Autodeterminazio eskubidea

Konstituzioaren 10.2 artikuluren arabera Espainiak nahitaez bete behar duen beste eskubide bat da herrien autodeterminazio-eskubidea, Nazio batuen Erakundeak behin baino gehiagotan aitortu izan duena. Oinarrizko bi dokumentu daude Espainiak sinatu dituena eta baitezpada bete behar dituena. Batez ere, Nazio Batuen eratze-gutunaren lehen kapitulua:

«Nazio Batuen asmoak dira:

[…]

2. Eskubide-berdintasunaren printzipioari eta herrien determinazio librerako eskubideari errespetuan oinarrituriko adiskidetasunezko harremanak sustatzea nazioen artean, eta bake unibertsala indartzeko egokiak diren neurri guztiak hartzea.»

Baina testu hori asko garatu eta ñabartu zuen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenak, zeina Nazio Batuek sinatu baitzuten 1966ko abenduaren 16an. Honela dio:

«1. artikulua:

1. Herri guztiek dute autodeterminatzeko eskubidea. Eskubide horren ondorioz, beren estatutu politikoa erabakitzen dute eta beren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala sustatzen dute.»

Beste kasu bat non Espainiako Gobernuak ez entzunarena egin dien Nazio Batuen gomendioei zera da: NBEren desagertu behartu edo inboluntarioei buruzko Lantaldearen eskaerei, zeinetan Espainiako Gobernuari eskatzen zion neurri zehatzak har zitzala frankismoaren hilobi komunetan dautzan pertsonak aurkitzeko eta identifikatzeko.

Iturri originala: Vilaweb (23-07-2018)

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*