ESTATUAREN EKINBIDE ERREPRESIBOA, PERSPEKTIBAZ BEGIRATUTA.

Cebriánek bazekien nolakoa izango zen Kataluniaren aurkako errepresioa-Vilaweb

Prisa-ren presidenteak Espainiako Gobernuak aplikatu duen plana azaldu zuen 2017ko otsaileko elkarrizketa batean

Espainiako Gobernuak independentismoaren aurkako plan bat zeukan prest, udazkenaren aurretik. Izan ere, Madrilen aspalditik ari da egosten, su baxuan, errepresioaren makinaria politiko, judizial eta mediatikoa. Juan Luis Cebrián Prisa taldeko presidenteak, zeinak El País editatzen baitu, jada aurreratu zituen 2017ko otsailaren 20an Espainiako Estatuak independentismoaren aurka ezarri duen planeko xehetasun batzuk.

El Mundo egunkariko elkarrizketa batean –sinatzailea Cayetana Álvarez de Toledo andrea zen, FAESi loturiko PPko diputatu ohia–, Cebriánek jada aurreratu zuen U-1eko erreferendumaren kontrako errepresioa, 155.aren aplikazioa eta indar errepublikazaleak zatitzeko ahalegina.

Autodeterminazio erreferendumaz, hau zioen:

“[Espainiako] Gobernuak bere botere legitimoa egikaritu behar du. Orain arte ez du egin. Erantzukizuna Konstituzio Auzitegira desbideratu du.” Erantsi zuen Generalitateak ez zuela “bere aldeko hedabideen sostengua” baizik, “sostengu ez oso garrantzitsua, eta 10.000 edo 100.000 manifestari”. Hori dela eta, Cebriánen aurreikuspena oso oker zegoen, ikusirik errepresioaren aurkako mobilizazio itzelak eta A-21eko hauteskundeetako boto independentistaren errekor historikoa.

U-1ari buruz ari zela, zioen Espainiako Gobernuak “legearen indar guztia” erabili behar zuela, erreferenduma debekatuz, eta, onartu ezean, 155.a aplikatu. “Guardia Zibila behar denerako dago”, bota zuen. Eta 155.ari buruz: “Generalitatearen Gobernua baliogabetu. Generalitatearen presidentea. Parlamentuko presidentea. Kargudun publiko bat, bi, hiru… Erreferenduma deitu dutenak. Kitto. Boterea zure esku”.

Deskribapen hau, zeinak poliziaren biolentzia ezkutatzen baitu, “legearen indarra” eufemismoaren bidez, eta Guardia Zibila Kataluniara bidaltzea, bat dator erreferendumaren aurka Espainiako Estatuak aplikatu duen planarekin, 155.aren estatu-kolpearekin eta Generalitatearen okupazioarekin.

Cebriánek zioen halaber Kataluniak ez zuela aski botere politikoa –botoez ari zen, kontzientzia sozialaz, diruaz eta armez– independentzia erdiesteko. Eta aurreikusten zuen: “Debatea ez litzateke izango noiz lortuko duten independentzia, baizik eta noiz berreskuratuko duten autonomia”.

 
Deskargatu pdf Iturri originala

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*