ONGI ETORRI

Zer garen azaldu nahi diogu munduari

Ongi etorri Babel RepubliCat-era!

Jaio gara Espainiako Estatuaren zerbitzupean dauden hedabideen independentzia faltari aurre egiteko. Europako Erkidegoak eta Espainiako herritarrek salatu duten gertakaria da. “The New York Times” egunkarian ere agertu da (jatorriko albiste moduan).

Hedabideen independentzia falta horren ondorioz, Kataluniako, Espainiako eta munduko herritarrak babesik gabe daude, egoera ahulean, informazioa jasotzeko eskubidea urratuta. Ez digute uzten errealitate plurala ezagutzen. Murriztu egiten digute erabakiak arduraz eta jakinaren gainean hartzeko eskubidea, politikagintzan eragiteko dugun eskubide demokratikoa.

Hedabideak demokraziaren zutabe garrantzitsuenetako bat dira. Eta Babel RepubliCat-en zeregina da eskubide horren alde egitea. Kataluniako gaur egungo egoerari buruz eta Errepublika bihurtzeko prozesuari buruzko informazioa jasotzeko herritar guztiek duten eskubidea, Espainiako Gobernuak ezkutatzen eta manipulatzen duen informazioa jasotzeko eskubidea.

Gure asmoa da munduari azaltzea zergatik nahi duen Kataluniak errepublika libre eta independentea izan. Ahotsa eman nahi diogu demokraziari, eta denontzako mundu justuago bat eraikitzen lagundu.

Informazioa eskaini nahi dizugu, eta zure hizkuntzan gainera, gure asmoa zer garen aditzera ematea baita.

Komunikazioa da gure lanabesa: Zuri hitz egin nahi dizugu!

Eta, horretarako, itzulpenak egiteko prestutasuna agertu duten hainbat boluntarioren hizkuntzetan eskaintzen ditugu edukiak. Oraingoz, espainieraz egiten dugu, eta ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz, portugesez eta galizieraz. Espero dugu, elkartasunaren indarrari esker, munduko hizkuntzen familia hau handitzen jarraitzea.

Proiektu hau boluntarioa da, goitik behera. Lagun askoren jakintzak, pazientziak eta aurrera egiteko ametsek elikatzen dute egitasmoa. Katalan izan edo ez, beste batzuen intereseei begira inposatzen digutenaren aurrean makurtu nahi ez dugunak. Geure Historia propioaren protagonista eta partaide izan hai dugu. Katalunia izeneko herri honen Historiako partaideak.

Kataluniako Errepublikak ez du mugarik.