FRANCO ESPAINIAKO JENERAL ERRESPETUARI ETA ORDAINARI BURUZKO ADIERAZPENA

Hil zenez geroztik Franco jeneralak jaso dituen etengabeko erasoen ondotik, bizi izan zen garai historikoan Espainiaren alde egindako lanaren arrasto oro presarik gabe baina pausarik gabe ezabatuz, ezker politikoak eta haren sokako hedabideek neurririk gabeko kanpaina bat abiarazi dute, nekez uler daitekeena ez bada gure historiaren mende erdi bat ezabatzeko mendeku-gose amorratuagatik, historia hori ez galtzeko protagonista nagusia izan dena behin betiko desagerrarazteko azken ahaleginaren bidez.

Kanpaina horren aurrean, erretiroan gauden graduazio guztietako militarrok, eta, beraz, adierazpen-askatasun osoa baliatzeko eskubideaz, sinatzen dugun adierazpen honen bitartez Franco jeneralaren figura militarraren defentsa aldarrikatu nahi dugu, gaur egun pentsaezinezko neurriraino iraindu egin baita, inolako objektibitaterik gabe, historia manipulatuz eta egia historikoaren edozein ikertzaile lotsatuko luketen helburu faltsuak tarteko.

Horretarako, Indar Armatuen Errege Ordenantzen 21. artikuluak argi eta garbi dioena bete baino ez dugu egiten (96/2009 Errege Dekretua, 2009ko otsailaren 6an onartua): “Indar Armatuen kideak Espainiako tradizio militarraren oinordeko eta gordetzaile sentituko dira. Espainia eraiki zuten heroiek eta haren alde bizitza eman zuten guztiek merezi duten omenaldia esker oneko zorra da, haien lanari jarraipena emateko pizgarria”.

Soldadu guztientzat (erretiratuak, zerbitzuan daudenak edo etorriko direnak) eredugarria izandako militar baten jokamoldea neurriz kanpo iraintzen tematuta dauden horiei Franco Jeneralaren zerbitzu-orria patxadaz eta objektibotasunez irakurtzeko gomendioa egiten diegu. Ez dago ezer zehatzagorik eta hutsalkerietatik urrunagorik, haren idazkera baino; erakusten baitu nola Francisco Francok, 17 urteko bigarren lotinant eta 33 urteko Europako jeneral gazteena zela, beti eskatu zituen arrisku eta neke gehien zituzten postuak. Diziplinatua, esanekoa, eta beti bere mendeko soldaduez kezkatua, zeinak etsenpluaren bidez hezten baitzituen, larri zauritua izan zen borrokan, eta mailaz igoa ere bai gerra-merezimenduengatik. II. Errepublika iritsi zenean, aldarrikatzeko moduari erreparatu gabe, leialtasuna erakutsi zion, bere agindupeko akademia orokor militarra itxi zuen goi-agintarien aginduz, eta Asturiasko matxinadaren aurkako borroka gidatu zuen 1934an Errepublikako Gobernuak aginduta, zeina ezkerreko oposizioak piztu baitzuen, Fronte Popularraren eta geroko Gerra Zibilaren ernamuina izan baitzen.

Espainiako Nazioarentzat hain hil ala biziko une hura iritsi zenean, haren armakideek berarengan jarritako erantzukizunari heldu zion, eta Fronte Popularrak onartu eta bere egindako nazioarteko komunismoak erasotutako eta setiatutako Espainiaren aginte bakarra hartu zuen.

Gerraondoko urteez, gogorrenak ere durduzatzen diituzten gertakariak kontatzen dira orain. Benetakoak izan zirenetan ere, ñabardurak egiten dira gezurrak kontatuz, eta muzin egiten zaio orduko testuinguruari zertarako eta edozer jokaera kriminalizatzeko, nahiz eta oso justua izan.

Horretan dabiltzanei, bakarrik esango diegu dokumentu gutxik deskribatzen dutela hainbesteko objektibotasunez pertsona horren nortasuna nola deskribatzen duen militar baten zerbitzu-orriak, bertan agertzen baitira egunez egun soldaduak bizi izandakoak, urtean zehar gertatutakoak eta erakutsitako jokamoldeak.

Horregatik guztiagatik, Francisco Francoren irudi militarra defendatzen dugu, zeina haren zerbitzu-orrian argiro definitzen baita; errefusatzen ditugu haren aurka egindako salaketa asko, helburu dutenak belaunaldi berriek eta etortzeko daudenek ahaztu dezaten -eta, hala bada, gutxietsi dezaten- beren historiaren zati garrantzitsu bat, sasiprogresismo baten mozorropean ezkutatzeko gaur egin bizitzen ari garen nazioaren hondoratze territoriala eta espainiarren arteko desberdintasun nabarmena.

Egoera honen aurrean, adierazpen honen sinatzaileok kanpaina zital honen zuzentzaile eta eragileei eskatzen diegu egia historikoa atxiki dezatela beren azalpenetan eta amaiera eman diezaiotela Francoren gorpuzkiak desobiratzeko asmo doilorrari eta gero Gerra Zibileko hainbat borrokalarirekin batera haren babesleku den adiskidetzearen sinboloa eraldatzeko edo suntsitzeko egitasmo ilunari.

Halaber, adierazpen hau argitara eman nahi dugu Franco Jenerala iraintzeko temarekin itsututa daudenek egindako kaltearen ordain gisa. Aberriaren alde egindako zerbitzu ongi dokumentatuen argitan, neurri bereko esker ona zor diogu, eta errespetua pizten digu Adierazpena sinatzen dugun militar guztio, bai eta gerora sinatu nahi dutenei eta lege-aginduz sinatu ezin dutenei ere.

2018ko abuztua

 

Iturri originala -(AME) Asociación de Militares Españoles – 31/07/2018

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*