GENERALITATEAK EZ ZUELA EURO BAT ERE ERABILI U-1EAN

Montorok onartzen du Generalitateak ez zuela euro bat ere erabili U-1ean

Gobernuak zenbait txosten eman

dizkio José Antonio Ramírez Sunyer Bartzelonako 13. instrukzio-epaitegiaren titularrari​, zeinetan esaten baita Generalitateak ez zuela diru publikorik erabili Konstituzio Auzitegiak legez kanppokotzat jo zuen iragan urriaren 1eko erreferendumean​.

Txosten horien artean Natàlia Garriga Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuordetzako kontseilaritzako zerbitzu-zuzendariarena zegoen. Natália Garriga pasa den irailaren 20an atxilotu zuten, Guardia Zibilak U-1aren antolatzaileen aurka burututako Anubis Operazioaren​barruan.

Joan den azaroaren 24an, epaileak Gobernuari eskatu zion -Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zenetik, bera baita Kataluniako Generalitatearen oraingo arduraduna- informazioa eskuratzeko Gobernu Katalanak erreferendumari begira egindako gastuei buruz.

Rajoyren Gobernuak bi hilabete baino gehiago behar izan ditu epaitegira lehenengo erantzuna bidaltzeko, zeren Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak hilabete eta erdi pasa baitzuen epailearen eskaera jaso zuenetik bidali zuen arte.

Lurralde-administrazioetarako Estatuaren Idazkaritzara bidali zuen, halaxe dago-eta jasota Ordezkaritzak epaileari bidalitako idazkian, zeina Europa Press-ek kontsultatu baitu; Ordezkaritzak, halaber, Ogasun, Barne eta Gobernuaren Presidentzia Ministerioetara bidali zuen.

Gobernuak bi hilabete baino gehiago behar izan ditu erantzuteko.

Gobernuak txostenak eskatu zizkien Natàlia Garrigari eta Rosa Vidal Panella Generalitateko kontu-ikuskatzaile nagusiari. Azkenik, Gobernuak bi horien txostenak bidali zituen epaitegira urtarrilaren 29an.

Natàlia Garriga, lehenengo txostenaren egilea, joan den 20an atxilotu zuen Guardia Zibilak Bartzelonako 13. instrukzio-epaitegiaren aginduz burututako Anubis Operazioaren barruan.

Orduko hartan 14 lagun atxilotu zituzten; haien artean, Generalitateko kargudun batzuk, erreferenduma antolatzearen akusaziopean.

Egun horretan, gainera, 40.000 lagun inguru bildu ziren Ekonomia Departamentuaren aurrean agindu judizialari erantzuteko, agintari judizialek egoitza miatzen zuten bitartean.

Bada, Gobernuak bidaltzen duen lehenengo txostena Natàlia Garrigak Barne Ministerioko Barne Politikako zuzendari nagusiaren aginduz egindakoa da.

Dokumentu horretan, Garrigak egiaztatzen du bere Zerbitzu Zuzendaritzak ez duela gastu-espedienterik tramitatu “2017ko urriaren 1eko kontsulta” deiturikoaren antolaketa finantzatzeko.

Lau foliotan, azalzen du ezen, Konstituzio Auzitegoaren “aginduz” bere departamentuan ez zela aurrekontu-partidarik erabili U-1erako, eta aipatzen ditu hauteskundeetarako eta herri-kontsultetarako aurreikusitako 5 milioiak, eta beste 800.000 euro hauteskundeetarako eta herritarren parte-hartzerako.

U-1erako aurrekontua A-21ean gastatu zuen Gobernuak

Gaineratzen du aurrekontuetako 5 milioi horiek, Konstituzionalak bloketatu zituenak, abenduaren 21eko hauteskunde autonomikoetan erabili zituela Gobernuak.

Izan ere, erantzunean Ministro Kontseiluaren erabaki bat jasotzen du, zeinaren bidez 25 milioiren gastua onartzen baita Kalatuniako hauteskundeetarako; horietatik 17,3 milioi 2017an gastatzea aurreikusita zegoen.

Gobernuaren erabaki horretan, Cristobal Montorok sinatu baitzuen, azaltzen da 12,3 euroren aurrekontu-aldaketa onartzen dela, zeren Generalitatearen kontuetan beste 5 milioi baitzeuden aurreikusita.

Bere erantzunean, Garrigak gogorarazten du halaber Gobernu Autonomikoaren Sailburuordetzako Aholkularitza Juridikoaren zuzendariaren eskariz Generalitateak egindako txosten bat, iragan azaroaren 17koa, jada Epaitegiaren esku utzi zena.

Dokumentu horretan -erantsita doa-, Generalitateko departamenduetako zerbitzu-zuzendari guztien erantzunak jaso ziren, zeinek egiaztatu baitzuten ez zela aurrekontu-partidarik erabili U-1erako.

Txostenaren sinatzailea Pere Aragonés da, Ekonomia Departamenduko jarduneko idazkaria eta Josep Maria Jové​-k prozesu soberanistari buruz egindako agendan bileretan parte hartzaile moduan agertzen dena.

Hain zuzen ere, Generalitateak gasturik egin izana ukatzen duen txosten horretan eta administrazio autonomiko horren opakutasuna salatzen zuten Guardia Zibilaren txsotenetan oinarritu zen 13. Instrukzio Epaitegia Mariano Rajoyri eskatzeko  informazioa eman zezala erreferenduma egiteko Kataluniako Gobernuak diru publikoaz egindako benetako erabileraz.

Kontu-hartzaileak U-1eko gastuak ukatzen ditu

Erantzunarekin batera, Gobernuak Rosa Vidal Generalitateko kontu-hartzaile nagusiaren beste txosten bat erantsi du, zeinean adierazten baitu ez dagoela gastu-espedienterik herri-kontsultetarako Generalitatearen Aurrekontuko 132 programaren kargura (Konstituzio Auzitegiak bloketautako programa, hain zuzen).

Eta eransten du ez duela ezagutzen horren gaineko inolako espedienterik -ez aurrekontuzkorik ez aurrekontuz kanpokorik-, erreferendum-prozesurari begira bideratuta egon litekeenik.

Kontu-hartzaileak onartzen dituen ordainketa-obligazio bakarrak CTTI Telekomunikazio eta Informazio Teknologien Zentroak egindako bi gastu dira (19.366.68 eta 6.154,66), Departament de Governació, Administració Pública i Habitatge delakoan duela urte batzuk jada dauden programen mantentze-lan “ohiko eta ebolutiboak” egiteko.

Txostenean dioenez, bi espediente horiek aztertu ondoren ondorioztatzen du “ez dutela ordenamendu juridikoaren aurka egiten, ezta Konstituzio Auzitegiaren ebazpenaren aurka ere”.

 

Deskargatu pdf Iturri originala

Facebooktwittergoogle_plus

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*