GOBERNUAREN KOMUNIKATUA

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

Generalitateko presidentegai Torra jaunak diskurtso frentista bat eskaini die gaur katalanei, iraganeko diskurtso bat, katalan gehiengo handi batek -moderatuak baitira eta jarrera eraikitzailea baitute- oraingo garaietarako eta geroko Karaluniarentzat nahi dutenetik urrun dagoena.

  • Torra jauna ez da aurkeztu katalanek nahi duten eta merezi duten presidente gisa. Uko egin dio katalan guztientzat gobernatzeari eta une honetan gizarte katalana eskatzen ari denarekin konektatzeari.
  • Kataluniako gizarteak normaltasuna eta lasaitasuna berreskuratzea merezi du, eta hautagaiaren hitzek sakontzen duten arrakala soziala gainditzea ere bai. Berriz ere diskurtso sektario eta zatikatzaileari heldu dio, uko eginez katalan guztientzat gobernatzeari eta hauspoa emanez Kataluniari, bertako kohesio sozialari eta garapen ekonomikoari hainbesteko kaltea egin dioten tentsioei.
  • Hautagaia proposatzeko erabili diren moldeak eta baldintzak, eta bere burua aurkezteko baliatu duen diskurtsoa errespetu-falta bat dira Kataluniako instituzioen aurka, diputatua den Parlamentuaren aurka eta presidentea izan nahi duen Generaitatearen aurka. Gure demokraziaren balio eta metodoekin aurrez aurre, haren hautagaitza eta hitzak halako zesarismo suerte bat dira, lekuz kanpo XXI. mendean, zeinak banako baten interes pertsonala jartzen baitu herritar guztien interes orokorraren gainetik. Zeren eta bere behar politikoak eta bere urgentzia pertsonalak guztion ongiaren aurretik jartzen dituena autokratikoa eta baztertzailea baita.
  • Gogoratu behar da, gainera, ordezkatzen duen alderdiak ez zituela hauteskundeak irabazi, eta botoa eman nahi diotenek ez dutela ordezkatzen katalanen gehiengoa. Gutxienez, apalago jokatu behar zuen, eta ez hitz egin haien guztien izenean.
  • Haren hitzek erakusten dute elkarrizketarako zer borondate eta gaitasun eskasa duten alderdi batzuek, zeinek, lehenik eta behin, katalanei ahotsa ukatzen baitiete, eta gero gainerako espainiarrekiko ulermena. Erakutsi du ez duela inolako interesik elkarrizketarik eraikitzeko, ez Parlamentuan bertan, ez gizartean oro hat, eta ez haren planteamenduei men egiten ez dien inorekin ere.
  • Edonori bere ideiak libreki adierazteko eskubidea babesten duen demokrazia berak eragozten dio ideia horiek inposatzea legez kontrako ekintzez baliaturik.
  • Espainiarrek badakite ezen, Konstituzioaren balioak preziatzen eta errespetatzen ditugunok elkarrekin batuta, bizikidetza atxikitzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu ditugula. Ez iragarritako prozesu kontituziogilea, ez aldarrikatutako independentzia ez dira inora heldu, eta haien sustatzaileek ez dute ezer lortu, beren ekintzen ondorioak beren gain hartzea besterik. Alderdi independentistek badakite ez dutela inolako aukerarik beren asmo zatikatzaileak aurrera eramateko.
  • Presidentegaiaren hitzak entzunda eta Kataluniaren legatitatearen defentsan eta katalan guztien eta espainiar guztien eskubideen defentsan, gobernu honek adi jarraituko ditu presidentegaiaren ekintzak eta beraren gobernuarenak. Lege-hauste guztiak zigortuko ditugu eta erantzuna emango diogu gure konstituzioaren markoa urratzen duen edozein ekintzari.

 
Deskargatu pdf Iturri originala

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*