JENERALEK ETA GOI-KOMANDANTEK “FRANCORENGANAKO ERRESPETUA” ESKATZEN DUTE

Eskandaloa! 181 jeneralek eta goi-komandantek “Francorenganako errespetua” eskatzen dute

Komandanteek, denak erreserban baitaude, diktadorearen figura goraipatzen duen adierazpena sinatu dute

Erreserban dauden armadako ehun eta laurogeita bat goi-komandantek adierazpen bat sinatu dute, Francisco Franco diktadorearenganako errespetua eskatzeko. Denak dira koronelak, lotinant koronelak, almiranteak, kapitainak…

Ok Diario-k argitaratu du agiria, eta sinatzaile guztien izen-abizenak azaltzen ditu; izenburua du “Francisco Franco Bahamonde jeneral eta Espainiako soldaduarenganako errespetu eta kalte-ordainari buruzko adierazpena”. Pedro Sánchezen Espainiako Gobernuak diktadorearen gorpuzkiak desobiratzea eta Erorien Haranetik ateratzea erabaki duen momentuan kaleratu dute adierazpena.

Sinatzaileen artean, hamabost bat jeneral daude: José Sierra Rabuenca, Luis Gomez-Hortigüela Amillo, Carlos Blond Álvarez del Manzano, Javier Bohorquez López- Lóriga, José Miguel Aldea Marín, Jesús Alfredo Ruiz Fernandez, Francisco Martínez Esparza Valiente, José Fernando Abos Coto, José María Sanchez de Toca y Catalá, Enrique Cano de las Heras, Salvador Fontela Ballesta, Agustín Muñoz-Grandes Galilea, Juan Chicharro Ortega, Luis Casteleiro Villalba, Blas Piñar Lopez eta Alberto Asarta Cuevas.

Adierazpenean diotenez “Espainia eraiki duten heroiek eta haren alde bizitza eman duten guztiek merezi duten omenaldia esker oneko zorra da, Francoren lanari jarraipena emateko pizgarria”.

Gainera, ezkerraren aurka egiten dute, zeinari diktadorea gutxiestea leporatzen dioten. “Franco jenerala hil zenetik hari eraso etengabeak egin ondoren, bizi izan zen garai historikoan Espainiaren alde egin zuen lanaren arrasto oro ezabatuz presarik gabe baina pausarik gabe, ezker politikoak eta haren sokako hedabide guztiek neurririk gabeko kanpaina bat abiatu dute, nekez uler daitekeena ez bada gure historiaren mende erdi bat ezabatzeko mendeku-gose amorratuagatik, historia hori ez galtzeko protagonista nagusia behin betiko desagerrarazteko behin betiko ahaleginaren bidez”.

Adierazpenean gehitzen dute Francoren figura erabiltzen dela “mozorratzeko nazioaren gaur egungo hondoratze territoriala eta espainiarren arteko desberdintasun nabarmena”

Begiratu Ok Diariok argitaratu duen atxikimenduen zerrenda:

Lista de adheridos (1/3) a la Declaración de Respeto y Desagravio al General Don Francisco Franco Bahamonde Soldado de España.

Lista de adheridos (2/3) a la Declaración de Respeto y Desagravio al General Don Francisco Franco Bahamonde Soldado de España.

Lista de adheridos (3/3) a la Declaración de Respeto y Desagravio al General Don Francisco Franco Bahamonde Soldado de España.

 

 

 

* Coronel – Koronela
  General – Jenerala
  Comandante – Komandantea
  Teniente Coronel – Lotinant Koronela
  Sargento 1º – Lehen sarjentoa
  Almirante – Almirantea
  Capitán de Navío – Itsas kapitaina
  Capitán de Fragata – Fragatako kapitaina

 

Eta hemen adierazpenaren edukia: FRANCISCO FRANCO BAHAMONDE JENERAL ETA ESPAINIAKO SOLDADUARENGANAKO ERRESPETUARI ETA ORDAINARI BURUZKO ADIERAZPENA

 
Iturri originala – Vilaweb (21/07/2018)

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*