ESPAINIAKO GANBARAK NAZIOARTEKO KANPAINA BAT KONTRATATU DU INDEPENDENTISMOARI AURRE EGITEK

Agentzia britaniar bati enkargatu dio defenda dezala “Espainiak Legea betetzen duela eta betearazten duela”

Espainiako enpresa-instituzio nagusietako batek, Merkataritza Ganbarak,

erabaki du nazioarteko kanpaina bat kontratatzea independentistei aurre egiteko eta atzerriko komunikabideetan eta enpresaburuen elkarteetan defendatzeko demokrazia espainiarra zuzenbide-estatu bat dela. Helburua da «Espainiaren irudia indartzea eta inbertsioen etorrera bultzatzea», EL MUNDOri enpresa-elkarte horretako bozeramale batek adierazi dioenez, eta maiatz bukaeran hastea espero da.

Josep Lluis Bonet enpresaburu katalana da Ganbararen presidentea, zeinak merkataritza-ganbarak biltzen baititu. Dagoeneko Brunswick agentzia britaniarrari adjudikatu diote kanpaina, itzal handiko giroetan zabaldu dezan Espainia demokrazia bat dela eta nahi eta nahi ez aplikatu behar izan zuela Konstituzioaren 155. artikulua, legez kanpoko zatiketa baten ahaleginari aurre egiteko.

Bonetek berak, Freixenet-en presidentea baita, defendatu du printzipio hori bere adierazpen publikoetan azken hilabete hauetan. Kanpaina hau eratzeko Espainiako Ganbarak hartu duen erabakiak Zuzendaritza Batzordearen babesa jaso du, bertan baitaude, besteak beste, Banco Santander, BBVA, CaixaBank, Telefónica eta Iberdrola enpresen ordezkariak.

Kanpainaren baldintza-orriaren arabera, agentzia britaniarraren zeregina izango da «Espainiak -eta Kataluniak, haren zatia den aldetik- nazioarteko iritzi publikoaren eremuan bere erreputazioan jasan duen kalteari aurre egitea;

zehazki, eremu ekonomiko-enpresarialean, zeren, prozesu independentistaren ahaleginaren ondorioz, Espainiako jarduera ekonomikoari oro har eragiten baitio, zuzenean eta negatiboki eragin ere.»

Haren diagnostikoaren arabera, «Espainiak orain arte izan duen egonkortasun politikoaren eta segurtasun juridikoaren irudia, zeinak nazioarteko inbertsioetarako toki erakargarria bihurtu baitu Espainia -eta Katalunia ere bai, haren zatia del aldetik- lausotu egin da berriki, azken hilabeteetan Kataluniak bizi izan duen prozesu zatitzailearen ahaleginaren ondorioz; hain zuzen ere, Espainiako Gobernua salbuespenezko mekanismo konstituzionalak erabiltzera behartu duen prozesua, ordena konstituzionala eta indarrean dagoen legedia babesteko helburuarekin».

Espainiako Ganbaran diote ez dutela jardun Gobernuaren aginduetara, eta gogorarazten dute ezen Merkataritza Ganbara Ofizialei buruzko 2014ko apirilaren 1eko 4/2014 Legeak behartzen duela haien erakundea «merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioaren interes orokorrak defendatzera». Zeregin horiek betetzeko lanean, «Espainiako Ganbarak premiazkoa deritzo Espainiaren irudia -eta Kataluniarena, haren zatia del aldetik- atzerrian indartzeari, Espainiako eta Kataluniako ingurune ekonomiko, enpresarial eta juridikoan nazioarteko operadoreen konfiantza sendotzeko, eta horrela arinduz Kataluniako prozesu zatitzailearen ahaleginak sortu dituen kalteak», baldintza-orriak dioenaren arabera.

Beharrezkotzat  jotzen da lizitatzen diren jarduketak zentratzea Alemanian, Belgikan eta Erresuma Batuan,

herrialde horietan baitaude ihes eginda Generalitateko goi-kargudun ohiak, Carles Puigdemont buru dela. Baina agentziari eskatzen zaio, baita ere, kanpaina zabaldu dezala Frantziara, Italiara, Estatu Batuetara, Argentinara, Mexikora eta Brasilera.

Agentzia adjudikaziodunaren zeregina izango da «harreman publikoen estrategia bat burutzea, komunikabide nagusiekin, iritzi-sortzaileekin eta enpresa-komunitatearen ordezkari esanguratsuekin ekintzak bideratuko dituena». Lan horren barruan daude ekitaldiak antolatzea, kazetariekin bilerak egitea, argumentarioen zabalkundea eta Espainiaren aldeko branded content direlakoak argitaratzea.

Aurrekontua 484.000 euro da, eta egunkari honek kontsultatutako agentzia hautagaien kritikak jaso ditu, oso aurrekontua txikia baita Gobernuaren geldotasuna ikusita sortu den desafioa kontuan hartuta.  Espainiako Ganbaran, hala ere, espero dute ekarpen garrantzitsua eta efikaza izatea. Gobernuak ez du lortu nazioarteko prentsak ulertzea bere osotasunean Estatuak independentismoaren aurka daraman ekinbidea, baina bai lortu du  Europar Batasuneko ezein herrialdek ez asmorik izatea Kataluniako Errepublika delakoa aitortzeko.

Espainiako Ganbarak kontratatu duen kanpainak zazpi hilabete iraungo du, hau da, 2018ko bukaera arte.

Kanpainaren mezua

………………………………
Defendatu beharreko mezuak lau dira, kontratazio-pleguak dionez:

      • «Espainia sendotutako demokrazia bat da, enpresa-jarduetarako esparru ekonomiko eta finantzario egonkorra eta segurtasun juridikoa eskaintzen dituena.»
      •  
      • «Espazniako instituzio demokratikoen kalitatea ezin da zalantzan jarri. Espainia legea betetzen duen eta betearazten duen Europar Batasuneko zuzenbide-estatu bat da.»
      • «Kataluniako prozesu independentistaren ahalegina gorabehera, Espainiak jarraitzen du eskaintzen atzerriko inbertsioak erakartzeko moduko egonkortasun politiko, ekonomiko, juridiko eta soziala.»
      • «Nazioarteko operadoreek jarraitu dezakete, emaitza bikainak lortuz, orain arte bezala, konfiantza izaten Espainiako eta Kataluniako ingurune ekonomiko, enpresariak eta juridikoan.»

(Argazkia: Urriak 12, Columbus Day, Bartzelonan.)

Deskargatu pdf Iturri originala

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*