NONDIK ATERATZEN DU FINANTZAKETA SOCIETAT CIVIL CATALANA-K?

Societat Civil Catalana erakunde antisoberanistaren finantzaketa iluna.

Jordi Borràs kazetariaren ‘Desmuntant Societat Civil Catalana’ liburua saiatzen da azaltzen nola litekeen “Katalunia Espainian integratuta mantentzea” helburua duen erakunde batek, 75 eskas bazkide baino ez dituenak, ia milioi bat euro eskuratzea.

MADRID.- Nondik ateratzen du finantzaketa Societat Civil Catalana-k? Hori da hori milioi bat euroko galdera. Hain zuzen, erakunde antisoberanista horrek 2014an poltsikoratu zuen kopurua (992.672 euro), bere balantze ekonomikoak erakusten duenez.

Galdera horren erantzuna bilatu du Jordi Borràs kazetariak ‘Desmuntant Societat Civil Catalana’ liburuan (Edicions Saldonar i pel Grup Barnils), eta Crític-en erreportaje batek ere horixe bilatzen du, erakundearen kontularitzaren atzean dagoen sare ilunari buruzko datu esklusiboak emanez.

Aski da bistadizo azaleko bat ematea Societat Civil Catalana-k aurkeztutako balantzeari, ikusteko datuak oker daudela. SCCren jatorriko xede garbia “Katalunia Espainian integratuta mantentzea” izan zen, eta 75 eskas bazkide ditu bakarrik, eta 4.000 bat kolaboratzaile, zeinen ekarpen ekonomikoa ezezaguna baita. Hala eta guztiz ere, haren diru-sarrerak 2014an ia milioi bat euro izan ziren.

Erakundeak berak emandako datuek erakusten dutenez, bazkideen kuotek diru-sarreren %1,5 egiten dute, alegia, 15.000 euro guztira. Beste %1,4 hautetsontzien eta errekaptazio-postuen bidez lortzen da. Gainerakoa (963.053 euro, guztiaren %97) dohaintza pribatuen bitartez lortzen dute. SCCk gehiago gastatzen du, ingresatzen duena baino, eta 1.084.000 euro ordaindu behar izan zituen bultzatu zituen bi manifestazio handien gastuengatik; horri gehitu behar zaizkio komunikazio-gastuak eta egiturazkoak.

Nork finantzatzen du Societat Civil Catalana?

Liburuan, Jordi Borràsek salatzen du finantzaketaren atzean Ibex-eko enpresak egon litezkeela, ezkutuka jardunda, erakundeari ematen dioten babesagatik fakturarik ez jasotzeko. Erakundeak berak konpromisoa hartzen du “dohaintzaren konfidentzialtasuna guztiz bermatzeko”.

Crític-ek adierazten duenez, oso litekeena da diru-ekarpen horietako batzuk erakundearen sortzaileen enpresa-zirkulutik etorri izana, baina ez dago horren frogarik.

Baina jendaurrean aurpegia eman duena Félix Revuelta Naturhouse-ren sortzaile eta akzionista nagusia izan da, zeina Espainiako 100 fortuna handienetako bat baita. Telebistako programa baten aitortu zuenez, berak bezala beste enpresari askok ere laguntza ematen diote Societat Civil Catalana-ri, baina ez dute aitortzen beldur direlako Kataluniako Generalitatearekin kontratuak galduko ote dituzten.

PP bitartekari

Dena den, nahaste-borraste honetan aktore gehiago daude. “Las Voces del Pueblo” digitalaren arabera, Kataluniako PPko buruzagi batek, Enric Millo jaunak, bitartekari-lana egin zuen Ibex enpresen eta SCCren artean, Espainiako Gobernuaren laguntzaz, diru-kopuru bat eskuratzeko. Egunkariak aipatzen dituen iturrien arabera, enpresa horien artean Telefónica legoke, erakundearen ‘kolaboratzaile’ gisa, PPren bitartekaritzari esker. Guillem Martínez kazetariak Crític-i azaldu dioenez, “akzionista boteretsu hauek, bankuen eta nazioarteko enpresa handien ordezkariak baitira, zuzenean deitzen dute egunkarietako zuzendarien bulegoetara, zer argitara dezaketen eta zer ez agintzeko”, enpresa horien interesen arabera.

Bestalde, Borràs-ek salatzen duenez, susmoak daude Estatuak SCCren mesederako jokatu duela pentsatzeko. Egiaztatu den gertakari bat: Renfek tren-txartelaren %50 ordaindu zien 2014an, Tarragonako Diadan SCCk antolaturiko ekitaldira joan ziren 245 pertsonari. Deskontu horrek 2.744 euroren aurrezkia ekarri zion SCCri.

Renfek, justifikatzeko, esan zuen deskontua bere ohiko irizpide orokorretan sartzen zela. Baina enpresaren deskontuak ez datoz bat ehuneko horrekin.Gemma Aguilera kazetariaren aburuz, “erabaki arbitrario bat izatea da dagoen aukera bakarra”, baldin eta justifikatzen bada epigrafe jakin batean, zeinak dioen operadoreak eskubidea duela deskontuaren gaineko erabakia beretzat gordetzeko, destinatzailea ezagutu arte.

Egun horretan bertan, Renfek uko egin zion ANC Assemblea Nacional Catalana-ri tren bereziak alokatzeko aukerari, Bartzelonatik kanpoko pertsonentzako deskonturik gabeko prezioari, alegatuz ez zegoela plaza erabilgarririk.

Iturri originala (Público.es – 02/12/2015)

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*