OGASUNA GUARDIA ZIBILAREN KONTRA

Justizia elementu giltzarria da gizarte aurreratuek egoki funtzionatu dezaten.

Baita haien ekonomietarako ere. Hala da zentzurik zabalenean, hau da: hasi magistraturan bertan eta beraren eta botere politikoen eta administrazioaren arteko harremanetaraino; halaber segurtasun indarrekiko loturen izaeran ere, euskarri operatibo, informatibo eta exekutibo gisa, eta beraren prozeduren gardentasunetik pasatuta. Justiziaren erabakien objektibitatean eta zuzentasunean konfiantza izatea oinarri-oinarrizkoa da, bai bizitzaren aldetik, bai erabaki ekonomikoen aldetik, erabakiok independentzian eta zorroztasun profesionalean bermatzen baitira.

Horiek horrela, Espainiako justizia benetako estres-test baten proba pasatzen ari da, Kataluniako procés-aren kariaz eta matxinada eta dirua bidegabe erabiltzearen kausa direla eta. Berak hala erabaki baitu, organo jurisdikzional gorenaren bitartez -Auzitegi Gorenaren bitartez, alegia-, bere sinesgarritasuna frogatu beharko duen tokietako bat nazioarteko plaza izango da. Nahiz eta irispidean izan Belgika, Suitza, Danimarka edo Finlandiako sistema judizialak -herrialde horietatik guztietatik igaro baitzen Carles Puigdemont presidente ohia atxilotua izan aurretik-, Pablo Llarena epaile instruktoreak Alemaniako sistema federala aukeratu zuen estraditatzeko euroagindua plazaratzeko. Emaitza, oraingoz, haren tesien aurkakoa da, guztiz.

Schleswig-Holstein-eko landeko auzitegi nagusiak, oraingoz,

matxinada delitua ukatu ondoren, dirua bidegabe erabiltzeari buruzkoa gelditzen da ebazteko; alegia, ondare publikoari kalte egiten dioten funtzionarioei leporatu dakiekeen delitua. Izango litzateke, Llarenak bere ebazpenetan arrazoitzen duenez, Generalitateko aurrekontutik 1,6 milioi pasatxo euro erabiltzea U-1eko erreferenduma finantzatzeko, zeina Konstituzio Auzitegiak legez kanpokotzat jo baitzuen.

Schleswig-Holstein-eko Auzitegi Nagusiak  orain arte eman duen ebazpen bakarraren irakurketak ez du ematen ezer onik dakarkienik azken delitu hori dela eta Llarenak egindako eskaerei. Lehenik eta behin, zuzenbide zibiletik hurbilago dagoen planeamendua egiten du: zergatik eskatzen du Estatuaren justiziak, eta ez administrazio autonomikoaren arduradun juridikoek, autonomia litzateke-eta materialki kaltetua geratuko litzatekeena? Hiru epaile alemaniarrek galdetzen dute, halaber, zein den benetako froga materiala, erakusten duena Puigdemont izan zela diru hori erabiltzeko agindu formala eman zuena, zeren halako egozpen politiko orokorra ez baita nahikoa. Ebazpenetik segitzen denez, hori ere ez dago Llarenak Kielera bidalitako materialaren artean.

Baina esanguratsuena ondotik dator, epaileek gogoeta egiten dutenean, esanez, alegia, “Espainiako agintariek alegatzen dituzten lege-arauak eta egindako balorazio juridikoa ez direla nahikoak hortik ondorioztatzeko Espainiako legediaren arabera erreferendumari loturiko betebehar finantzarioak norbere gain hartzea, besterik gabe, benetako ordainketarik egin gabe, zigortzeko moduko ekintza den ala ez”. Hau da, zalantza egiten dute ea, Puigdemonten eta haren ingurukoen hasierako asmoak gorabehera, benetan gastu hori egin ote zen, bai eta gastua iragartze hutsa delitua den ala ez, Espainiako justiziaren argitan.

Bigarren zalantza, agian, are esanguratsuagoa da:

“Guztiarekin ere, orain arte jasotako informazioaren arabera pentsatzekoa da Kataluniako gobernu autonomikoa kargugabetzearen ondorioz, sorturiko gastuak jada ez direla ordainduko, ez behintzat funts publikoen kontura, baizik eta bitarteko pribatuen bidez, erreklamatuak [Puigdemont] lehen instantziako epaitegiko entzunaldian eta 2018ko apirilaren 5eko defentsako alegazio-idazkian baieztatu zuen moduan; hartara, erreklamatuaren ardurapeko diru-kopuru publikoek ez zuten kalterik izango”.

Auzitegiaren azterketaren logikari jarraituz,

erreferendumari buruzko ordainketak erreferenduma bera egin ondoren burutu baziren, eta ordurako administrazio katalana jada interbenituta bazegoen, nola egingo zituen ordainketak erreklamatuak? Ikusi denez, Puigdemonten alegazioek arrazoibide berari eusten diote. Are gehiago, Generalitateko finantzen kontrola ez da erreferendumaren ondotik hasten, auzitegiak dioen moduan, askoz lehenago baizik.

Generalitatearen gaineko interbentzio finantzarioa ez da hasten erreferendumaren ondotik, epaile alemaniarrek dioten moduan; 2015eko azaroan hasi zen. Arian-arian egindako kontrol-mugimendua izan zen, Ogasun Ministerioaren eskutik, Cristóbal Montoro buru zela. Eta amaitu, iazko uztailean amaitu zen, bozketa baino hiru hilabete lehenago, Generalitatea gastu guztiak ziurtatzera behartzen zuten arau berriak onartu zirenean.

Hain uste ona dute Ogasuneko teknikariek Generalitatearen gastu finantzarioa kontrolatzeko egin duten lanaz,

non zenbait txosten bidali baitituzte epaitegietara, ukatuz diru publikorik erabili denik erreferenduma finantzatzeko. Eta horretan daude. Eta, orduan, zer helduleku du Llarenak? Bada, Guardia Zibilaren txosten bat, Generalitateko goi-agintarien arteko korreo batzuk baliatzen dituena, baina benetan egiaztatzen ez duena zer gertatu zen azkenean diruarekin. Horrelako txosten asko ikusi dira procés-ean zehar. Baita poliziarenak ere, ikaragarrizko dirutzak hizpide dituztenak, gero faltsuak gertatzen direnak. Beharbada,

Llarenak ez du asmatu txostenetako bat aukeratu duenean akusaziorako oinarri gisa, Ogasunaren irizpidearekin aurrez aurre. Beste alderdi ahul bat kasuan.

(Crónica Globalen jabetza-argazkia – El Español)

 
Deskargatu pdf Iturri originala

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*