SINDIKOAK ELKARRIZKETA POLITIKOA ETA SOZIALA GOMENDATZEN DU

Sindikoak elkarrizketa politikoa eta soziala gomendatzen du, eta adierazpen-askatasuna eta desadostasun politikoa kriminalizatzeari uztea.

Askatasun-gabetzeko kautelazko neurriaren erabilera eta abusua da, beharbada, gertatu den oinarrizko eskubideen urraketa handiena.

Sindikoak azpimarratzen du beharrezkoa dela elkarrizketa eraikitzaile bat izatea Kataluniako gizarte zibilaren eta Estatuko gainerako lurraldearen artean, alde batetik; eta Kataluniako sentsibilitate politiko eta sozialen artean, bestetik.

Urriaren 1ean indar polizialen erabilera desproportzionatua izan zen, eta, Europako Kontseiluak eta Nazio Batuek eskatzen duten moduan, arduradunak identifikatu behar dira.

Kezkatzekoa da hautatuak izan diren eta bere eskubide politikoen jabe diren pertsonak ezin izatea Generalitateko presidente izateko hautagaiak.

Indartu behar dira funtsezko askatasunak eta eskubideak baliatzeko berme demokratikoak, hala nola adierazpen-askatasuna eta biltzeko eta manifestatzeko askatasuna

Judizialki zigorra jaso dezaketen Kataluniako gatazka politikoari loturiko gertakariei ahalik eta esku-hartze penalik txikienaz ekin behar zaie.

Beharrezkoa da Kataluniako autogobernua osoki berrezartzea. Haren kudeaketan eta finantzetan esku hartu barik Kataluniako gatazkari erregimen demokratiko baten berezko mekanismo juridikoekin ekiteko Estatuak duen ezintasuna agerian geratu da agintariek U-1eko eta A-21eko bozketen aurrean erakutsi duten neurriz kanpoko erreakzioarekin.

“Giza eskubideen alorreko atzerakada, hautetsien adierazpen-askatasuna eta botereen banaketa Espainiako Erresuman” izeneko txostenean, sindikoak jada ohartarazten zuen, 2017ko apirilean, Espainiako botereen banaketaren higaduraz eta horrek oinarri demokratikoetan zituen ondorioez.

Urtebete geroago, Estatuaren hiru botereen jarduna izan da salbuespenezko neurriak aplikatzea behin eta berriz; oinarrizko eskubide eta askatasunak urratuz eta, are, kriminalizatuz, bereziki adierazpen-askatasuna. Hori jasotzen du sindikoak maiatzaren 28 honetan, astelehenarekin, aurkeztu duen txostenak, U-1a eta Konstituzioaren 155.a aplikatzearen ondoriozko erreakzio penala dela-eta oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen urraketari buruzkoak.

Txostenaren arabera, espetxeratze prebentiboaren erabilera gehiegizko eta desproportzionatuaren bidez zenbait buruzagi politiko eta sozialen askatasun pertsonala murriztea, beharbada, gertatu den oinarrizko eskubideen urraketa larriena izan liteke.

Era berean, Konstituzioaren 155.aren bidez Parlamentua desegiteak eta Gobernuko 250 kidetik gora kargutik kentzeak zuzenean erasan diote Konstituzioaren 23. artikuluak aitortzen duen parte hartze politikorako eskubideari, bi zentzutan erasan ere: 
Alde batetik, Parlamentua deseginez kargugabetu dituzten kargu publikoen eta ordezkarien eskubideari. 
Beste alde batetik, herritarren parte hartzeko eskubideari, orokorrean, zeren haiek aukeraturiko ordezkariek ezin izan baitituzte beren funtzioak egikaritu, aukeratuak izan diren denboraldian.

Konstituzioaren 23. artikuluak aitortzen duen parte hartze politikorako eskubidea menostuta gelditu da halaber abenduaren 21eko hauteskundeen ondoko gertakarien ondorioz. Kataluniako Parlamenturako diputatu izateko aukeratu ziren pertsonei, zeinak beren eskubide politikoen jabeak baitziren, eragotzi egin baitzitzaien, inolako lege-oinarririk gabe, Generalitatearen presidente izatea.

Askatasunaren kontrako erasoak edo atzerapausoak ez dira bakarrik gertatu Kataluniako independentismoaren aldeko adierazpenetan edo manifestazioetan; irismen handiagoa dute, eta beste protesta eta disidentzia molde batzuetara zabaldu dira.

Txostenak ohartarazten du oso kezkagarriak direla oinarrizko eskubideen alorrean izan litezkeen ondorioak, urriaren 1eko kontsulta eta urriaren 27ko deklarazioa direla-eta zenbait instanzia jurisdikzionalen ekimenez erator daitezkeen prozesu penalen eremuan. Horietako nabarmenetariko bat da legezkotasun penalari dagokiona; alegia, neurriz kanpoko akusazioak egiten direnean, gertaera nabariki desitxuratuetan oinarrituak, ohiko lege-aurreikuspen banaezinik gabe.

Matxinada, sedizioa, terrorismoa edo erakunde kriminala bezalako delituen instrukzioan legezkotasunaren printzipioa

horrela urratuz, antza, badirudi zigor eredugarriak ezartzea bilatzen dela, eta disuasio-efektu bat geroko posizio politiko jakin batzuetan.

Orobat, ikuspegi prozesaletik begiratuta, larriak dira baita ere defentsarako eskubidearen urraketa posibleak. Eta bai azken boladan egin izan diren adierazpen publikoak ere, nahitaezkoa den inpartzialtasun juridikoa auzitan jartzen dutenak.

Azkenik, txostenak aztertzen duen denboraldiko une jakin batzuetan, bereziki 2017ko urriaren 1ean, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak era desproportzionatuan jardun zuten, eta eragotzi nahi zuten kaltea baino kalte handiagoa eragin zuten.

Kezkatzekoa eta onartezina da, batez ere, gomazko piloten erabilera.

Iturri originala (Síndic. 28/05/2018)

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*