USTEKABE JUDIZIALAK

Pablo Llarena epaileak, euroagindua eman eta gero kenduta, atea ireki dio Carles Puigdemonti Belgikako justiziaren aurrean.

Puigdemontek epailearen jarduerari jarraituz erreakzionatu baizik ez du egiten.

Zaila da, oso, Katalunia Espainiako estatuan integratzen ahalegintzea politikoki, katalanek eta estatuko gainerako herritarrek aldi berean onartzeko moduan. Baina askoz ere zailagoa da arazoa bide judizialetik konpontzen saiatzea.

Nahiz eta iruditu erantzuna Justizia epaitegien esku utzita gertakariak hobeto kontrolatu daitezkeela, guztiz kontrakoa gertatzen da. Arazo politiko bat politikagintzaren esparruan atxikitzen den bitartean, aukera dago negoziazioaren bidez hari aurre egiteko. Baina horrelako arazo bat justizia-administrazioaren esparrura eramaten bada, aukera hori desagertzen da. Ez dago modurik gertakarien bilakaera kontrolatzeko. Eta ezin da negoziatu.

Eta, gainera, arazoaren izaera politikoak bere horretan segitzen duenez,

nahiz eta justizia-epaitegi baten esku egon, logika politikoaren eta logika juridikoaren arteko nahasmenduak urardotu egiten du epaitegiaren ekinbidea, eta erabakigai duen prozesu judizialaren beraren kontrola ahuldu egiten du. Segurtasuna ez da sendotzen, guztiz kontrakoa baizik.

Baliteke Mariano Rajoy eta José Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia ziur egotea Carles Puigdemont eta beste politikari nazionalista katalanen kontra matxinada delituagatik kereilak jarriz procés-a kontrolatuko zutela eta denbora gutxian Auzitegi gorenak epai bat emango zuela, zeinean bakoitza bere tokian jarriko baitzuen. Behin epaia eman ondoren, politikaren alorrera itzuli ahal izango zen, baina jada epai irmo baten oinarri sendo baten bermeaz, gauza epaituaren balioaz.

Baina justiziaren ekinbidearekiko konfiantza hori ustela zen. Prozesu judizial batek korritu ditzakeen zoko-mokoak hain askotarikoak izan daiteke nola baitira ekinbide politikoak urratu ditzakeenak. Gainera, kodifikatuta daudenez gero, eta zoko horietako bakoitzean baliatzeko moduko eskubideak daudenez gero, nahaste-borrastea gobernaezina bilaka daiteke.

Carles Puigdemont eta beste politikari nazionalista katalanak matxinada delituagatik auzipetzeko ahalegina argitasun handia ematen ari da.

Auzitegi Gorenak galdu du prozesuaren gaineko kontrola. Schleswig-Holstein-go Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren, ezin du Carles Puigdemonten kontra egin, eta, horrenbestez, ezta gainerako auzipetuen kontra ere, estatu konstituzionalaren funtsa den “legitimitate demokratikoaren katea” hautsi gabe, zeren auziperatuta dauden guztien artetik Carles Puigdemont baita inbestiduraren bidez legitimitate demokratikoa daraman bakarra. Gainerakoek harengandik jaso baitute. Haien auziperatzea presidentearen auziperatzearen ondorioa da. Auzitegi Gorenak Carles Puigdemonten aurka bakarrik egin dezake epaiketa, beste guztiak kanpoan utzita. Alderantziz ez: ezin ditu beste guztiak auziperatu, Carles Puigdemont auzipetatu gabe. Boterearen legitimazio demokratikoaren printzipioaren ondorio saihetsezina da.

Baina besterik ere badago. Pablo Llarena epailearen instrukzio noragabeaz -lehenbizi, erretiratu egin zuen Belgikako justiziaren aurrean Carmen Lamela epaileak garai batean emandako euroagindua, eta gero beste euroagindu bat eman zuen, eta berriz ere erretiratu-, epaile instruktoreak Carles Puigdemonten oinarrizko eskubideak urratu ditu, eta, aldi berean, ukatu egin dio bere burua defendatzeko aukera.

Bi euroaginduok eman ondoren, Puigdemont Belgikako justiziaren esku jarri beste aukerarik ez zuen izan

eta, nahiz eta haren aurka askatasun kontrako neurririk ez hartu, mugikortasuna murriztu zioten eta aldiro-aldiro epaitegian aurkrztu beharra ezarri zioten.

Abokatu bat kontratatu behar izan zuen, eta horrek hainbat gastu ekarri zizikion. Azkenean, euroagindua erretiratu denez, ezin izan du bere burua defendatu eta ez du erantzun judizialik jaso epaile instruktore espainiarrak bideratutako akusazioaren aurrean.

Euroagindua aurrena emanez eta gero erretiratuz, Llarenak atea ireki dio Puigdemonti Belgikako justiziaren aurrean. Epaile instruktore espainiarra da ekimena abiarazi duena. Puigdemontek epailearen jarduerari jarraituz erreakzionatu baizik ez du egiten.

Euroagindua erretiratu ez balu, ezingo zuen demanda zibila aurkeztu justizia belgiarraren aurrean. Erretiratu ondotik, Puigdemontek, zeina bere oinarrizko eskubide guztiak bete-betean egikaritu ditzakeen herritarra baita, zeren inongo epai judizial irmok ez baitio eskubide horietarik bat ere kendu, eta Belgikan bizi baita eta defendatzeko aukerarik gabe epaile instruktorearen ekimenz bere eskubideak urratu baitzaizkio, eskubidea guztia du epaile instruktore horren aurka demanda bat jartzeko eta hari erantzukizunak eskatzeko instrukzio noragabe hori dela eta.

Llarena epailea bera da egoera juridiko burugabe batean jarri dena.

Hau ez da justizia espainiarraren aurkako eraso burugabe bat, Llarenak esan duen moduan. Instrukzio noragabe bati aurre egiteko defentsa legitimoaren erreakzioa da.

Irailaren 4an beste ustekabe bat izango dugu. Eta ez da azkena izango.

Iturri originala – El diario.es (19/08/2018)

Facebooktwittergoogle_plusredditlinkedintumblr

Share this Post

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*